XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASATIA EZITA.

(...) eta epaitegira eroango zendula zemaika erabili dozu, ikurrazturiko ontziak barik lurrezko murkutzak ekarten eutzuzalako: batzuetan zuk Koikile Hacket`eri dei egiten zeuntson.

SLY - Bai, etzanderearen neskato otseina zan a.

ILLOTSEIN - Onangorik! yaun, zuk eztozu ezagun ez olango etxerik, ezta olango neskato otseinik be: ezta zuk aitatu dozun gizonik be, esaterako, Estepan Sly, eta Greece`ko Yon Naps zarra, eta Kepa Turf, eta Endika Pimpernell; eta onango ogei geiago izen eta gizon, olangorik eguño ezta izan eta eguño iñok ikusi be eztau egin-eta.

SLY - Yaungoikoari eskerrak orain osatu ta lengoratu nazalako.

GUZTIAK - Olan bedi.

SLY - Eskerrik asko iri: eztok ezer galduko orregaitik.

Esku-mutila aurrera, anderearena egiten, Laguntzalleakin.

ESKU-MUT. - Zelan dago nire yaun zindoa?.

SLY - Kontxo, onik eta ondo ni, emen yakirik asko dago-ta.

Nondik da nire emaztea? ESKU-MUT. - Emen, yaun zindo: zer gura dozu agaz?.

SLY - Nire emaztea izan, eta zegaitik enozu deitzen zure senar? Nire otseinak deitu bear nindukie yaun: zutzako ni senar on baño enaz.

ESKU-MUT. - Nire senar eta nire yaun, nire yaun eta nire senar; zure emazte nozu ni, esaneko uts.

SLY - Ondo dakit ori.

Nolan deitu bear dot nire emaztea? ANDIK. - Ene andera.

SLY - Alike andera, ala Yone andera? ANDIK. - Ene andera, besterik ezebez: olan deitzen dabez andikiak euren emazteak.

SLY - Ene andera emazte, oneik diñoenez, amesetan bizi izan naz ni, eta amabost urte edo olangotsutan lotan egon izan naz.

ESKU-MUT. - Bai, eta aldikada ori ogei ta amar urte iruditzen yat niri, aldi guzti orretan zure oetik alde eraginda bizi izan naz-eta.

SLY - Asko da ori izan be.

Otseinok ori ta ni gu geuretara itxi gagizuez.

Billustu zaitez, ene andera, eta zatoz oera.

ESKU-MUT. - Yaun zindo, zindo ori, oindiño gau bat naiz bigaitik asketsi, parkatu nagizu, arren; eta ori ezean, eguzkia sartu-arteño; eta izan be, zure osagilleak agirian agindu dauste oraindik eztodala zure oeratu bear, zure lengo gatxera berrien-barri yausi etzaitezan: ba-ditxarot nire buru-zuritze au ontzat artuko dozula.

SLY - Bai, baiña estu be estu nago-ta, nekez etxon al izango dot orren luzaro.

Baña orraitiño be eneuke yausi gura nire lengo amesetan: etxongo dot ba, nire aragi ta odola gora-bera.

OTSEIN aurrera.

OTSEIN - Zu yaun orren antzezlariak zu osatu zareala entzunik, barre-antzerkiren bat antzeztuteko etorri dira: eta izan be, geiegizko gotiluntasunak zure odolak leitu egin dauzala-ta, motelkeriak zorakeria dakarrela-ta, zure osagilleak egokitzat dabe zuk olango antzerkirik ikustea: ori dala-ta, ba, aik uste dabe ongarri yatzula olango antzerkirik entzun eta zure gogoa ta biotza poztu ta argitzea, pozak eta biotz-argitasunak gatx askori ateak itxi ta bizia luzatzen dabelako.

SLY - Kontxo, bai pozik be: antzeztu dagiela.

Ez ete da antzerkia Olentzaro, naiz buruz-kanka yolasetarikoen bat?.

ESKU-MUT. - Ez, ene yaun on: gei atsegingarriagorik da.

SLY - Ostera! lapikoko gozoen bat da, ala?.

ESKU-MUT. - Ipuin antzeko zera yatzu.

SLY - Tira ba, ikusi gura dot dalako ori.

Erdu ene andera emazte, nire aldamenean yezarri, eta doala ludia labanka: gu ezkara izango geroago gazteago (Yesarri egiten dira).

I EKITALDI AGERLEKU - PADOBA - Guztitarikoentzako leku.

LUKENTI ta TARNI aurrera.

LUK. - Tarni, Padoba liraina, trebetasunen azi-lekua ikusteko izan dodan irrits andiagaitik eldu naz Itali andiko lorategi atsegingarri dan Lombardi aberatsera-ta; eta nire aitaren maitasunez eta baimenez bitariko iskilloz orniduta nago: aren biotz onez eta zure laguntzaz (...).